Precio:
23,90
N. Pág:
492
N. Edic:
1

Gaur egungo mundua. XIX. eta XX. mendeak


UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
  • 9788483736425
  • 24 cm. x 17 cm.
  • Euskera
  • Español
  • 492
  • 23,90
  • Tapa blanda o Bolsillo
23,90 €

Cantidad:
Resumen:
Azken berrehun urteetan, erabat aldatu zaigu munduaren ikuspegia. Gaur egungo munduaren giltzarriak historiaren ikuspuntutik interpretatzea da liburu honen helburua. Hori lortze aldera, xix. mende “luzearen” eta xx. mende “laburraren” ardatz nagusiak aztertzen ditu; baina, harantzago ere badoa, eta hirugarren milurtekoak zabaldutako bideetatik ere abiatzen da. xviii. mendearen bukaeran, modernitatearen atarian, munduko distantziak handiak ziren, eta ezagutzen zen espazioa, aldiz, txikia. Gaur egun, erabat alderantzizkoa gertatzen da: baserriz osaturiko herrixkatik, mugarik gabeko herrixkara (“herrixka globala”) pasatu gara. Teknologiaren izugarrizko garapena eta ekonomiaren globalizazioa dira gaur egungo gizartearen ezaugarriak; orain arte denborak eta distantziak ezartzen zituzten mugetariko asko gainditu dira, edo gainditzear daude. Izan ere, xx. mendearen bukaeratik aurrera, zibilizazio berri bateranzko bidean goaz, eta, zalantzarik gabe, xix. mendearen hasierako gizarte industrialak sortutakoaren oso ezberdina izango da zibilizazio hori.
Envíanos tu comentario
`;