Precio:
20,50
N. Pág:
252
N. Edic:
1

Bizientzat eta hilentzat. Poema guztiak, 1954-2004


ELKARLANEAN
  • 9788490270288
  • 9 de Noviembre de 2012
  • 21 cm. x 14 cm.
  • Euskera
  • Sueco
  • 252
  • 20,50
  • Con solapas
    Tapa blanda o Bolsillo
20,50 €

Cantidad:
Resumen:
Metaforaren eta irudiaren erabileran maisu, idazleak hizkuntza trinkoa dakar, elisio askorekin, esaldi laburrekin, soberako apaingarririk gabe. Baina ekonomia liriko hori ez da, horratik, freskotasunerako eta naturaltasunerako oztopo. Hizkuntza ez du korapilatzen, ez du zailtzen; alderantziz, estilo arina erakusten du, hizkuntza idatziak ahozkotasuna bilatuko balu bezala. Poesia prosarantz lerratzen da, baina, nolanahi den, zaindu egiten du poemaren egitura, esaldien ebakera, paragrafoen forma eta bertsoen marrazkia. Poemek musikaltasuna eta erritmoa oso markatua dute, indarra daukate. Idazlearen poemagintzan badira konstanteak diren hainbat gai, eta gaiok ehuntzen dute haren unibertso poetikoa: musika, bidaiak, ametsak, natura eta itsasoa. Horien lanketan, behin ere ez du galtzen txunditzeko ahalmena; batzuetan, haurraren inozentziaz ikusten ditu liluraz hosto bustiak adaxketan edo urrutiratzen diren itsasontziak; beste batzuetan, plano filosofikoago eta helduago batera iristen da, kontzeptu abstraktuei buruzko gogoetak ekarriz: heriotza, denbora, izatearen kontzientzia… Barruko esperientzia horien bidez existentziaren misterioa bera argitu nahi duela dirudi
Envíanos tu comentario
`;